XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori burutzeko bakoitzak bere eredu edo ereduak aurkeztu edo aukeratu beharko ditu. Antropologian metodo ugari izan dira, adibidez, konparatzeko eredua, funtzio-eredua, genealogi eredua eta abar.

Dena den antropologia hitza batzuetan zentzu zabalean agertuko da: hau da, bere baitan antropologiaren, etnologiaren eta etnografiaren ofizioa bilduko ditu. Honen arrazoia diskurtsoa eta irakurmena erraztea izango da akats logiko batean erori arren.

Antolatutako sailkapeneko elementuen artean ez dago dudarik, egun, etnografia dela eztabaidagarriena.

Ikustea besterik ez dago zenbat hitz, kontzeptu, definizio, jarrera eta kontrajarrera sortzen ari den.

Eraikuntzaren oinarrian dagoenez etnologiaren eta antropologiaren funtsa etnografia da.

Honek ez du esan nahi ez dagoela antropologia edo etnologia egiterik etnografia egin gabe.

Aukera badago egiteko besteek egindako etnografiarekin edo bestela, etnografia gaindituz, lan teoriko bat beste zientzietan gertatzen den bezalaxe.

Egun, ikertzailearen zeregina, berriemailearen kokapena, hermeneutika eta objektibitatearen arazoa, etnografiaren jabetasuna eta idazkeraren paperaren inguruan eztabaidak sortu eta sortzen ari direla eta, interesgarria izango da eztabaida horiek inguratzea eta kokatzea.

Badakigu zalantzak eta dudak, gehien bat, Ipar Ameriketatik, Antropologia Postmodernotik, hurbildu zaizkigula...